NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Koka itzazu adierazpenak eta testigantzak

Nafarroako eta Nafarroa Behereko kultur ondare materiagabearen testigantzen eta adierazpen kulturalen aurkibide orokorra erabil dezakezu. (beherago ikusi)

Herriak

Herrien aurkibidea erabil dezakezu

Nafarroako eta Nafarroa Behereko herri bakoitzeko orrialde bat prestatu dugu, alfabetikoki ordenatuak. Herriak, udalbatzak edo biztanleak dituen lekuak gure dokumentazio zentroan adierazita daude. Orrialde horietan, herrien informazioaren ondoan, bertan gorde den ondareari (naturala, kulturala, industriala…)  buruzko erreferentziak agertzen dira. Gainera, dokumentazio zentroan agertzen diren Kultur Ondare Materiagabearen kultur adierazpenak agertzen dira, baita bertako berriemaileak, eragileak eta testigantzak ere. Adierazpen batzuen antzinatasunak Nafarroako Erreinuko muga politikoak ahaztu eta Nafarroa Beherea ere txertatzea gomendagarri egin du.

 

Kultur paisaiak

Ezagutu kultur paisaia nabarmenduenak 

Kultur paisaiak “leku zehatz batean gizakien ekintzen garapenaren ondorioa da”. Ondare guztiak (naturala, kulturala, industriala…) barne hartzen dituzte, eta bioaniztasun naturalaren eta  kultur etnoaniztasunaren atzematea dakartzate. Horietako batzuek bizirik diraute (denboran zehar dirautenak), beste batzuk, ordea, gure iraganaren aztarnak (fosilak) dira. Orokorrean, landa paisaia, hirikoa, arkeologikoa eta industriala bereiziko ditugu. Gehienetan herri bakar bati lotuak daude, eta aurreko aurkibidearen bitartez kontsulta daitezke. Dena den, beste modu autonomo batean aurkeztu nahi izan ditugu, erabiltzaileak aldera eta goza ditzan.

Eremu, haran edo ibilbideak

Bil itzazu herriak eta paisaiak

Azken aurkibide honek herriak eta kultur paisaiak bi modutara sailkatzea ahalbidetzen digu. Lehenengo taldea, modu egonkorrean, eremuka (haran, eskualde, merindade, zendea…) edo ibilbideka (mendiarte, Done Jakue bidea …)  egiten da. Talde hauetan herriak, adierazpenak eta hauei lotutako testigantza guztiak ageri dira. Bigarren taldea, aldiz, askea da eta ikertzaileen interesei erantzuten die ( eremuen alderaketak, kultur paisaien ikerketak), irakasleenei ( kultur ateraldiak eta txangoak edo ibilbide birtualen diseinua), turistenei (ibilbide turistikoak) eta erabiltzaileenei orokorrean. Bereziki interesgarria izango da Nafarroako Salinas bezalako kultu paisaien taldekatzea (eta, beraz, alderatzea).

 

Denominación Tipo de localización
Aizarotz Localidad
Aizkorbe Localidad
Aizoáin Localidad
Aizpún Localidad
Akerreta Localidad

Orriak