NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Koka itzazu adierazpen eta testigantzak

Nafarroako eta Nafarroa Behereko Ondare Kultural Inmaterialaren testigantza eta adierazpen kulturalen aurkibide orokorra erabil dezakezu. (beherago ikusi)

Herriak

Herrien aurkibidea erabil dezakezu

Nafarroa eta Nafarroa Behereko herri bakoitzarentzat orrialde bat prestatu dugu, alfabetikoki ordenatuak. Herri, udalbatza edo biztanleak dituen lekuak gure dokumentazio zentroan adierazita daude. Orrialde horietan, herrien informazioaren ondoan, bere ondareari (naturala, kulturala, industriala…)  buruzko erreferentziak agertzen dira. Gainera, dokumentazio zentroan agertzen diren Ondare Kultural Inmaterialaren adierazpen kulturalak agertzen dira, baita bertako berriemaile eta agenteak eta euren testigantzak ere. Adierazpen batzuen antzinatasunak Nafarroako Erreinuko muga politikoak ahaztu eta Nafarroa Beherea ere txertatzea gomendagarri egin du.

 

Paisai kulturalak

Ezagutu paisai kultural nabarmenduenak 

Paisai kulturak “leku zehatz batean gizakien ekintzen garapenaren ondorioa da”. Ondare guztiak (naturala, kulturala, industriala…) barne hartzen dituzte eta bai bioaniztasun naturalaren  bai etnoaniztasun kulturalaren atzematea dakartzate. Horietako batzuk bizirik diraute (denboran zehar dirautenak), beste batzuk, ordea, gure iraganaren aztarnak (fosilak) dira. Orokorrean, paisai rural, urbano, arkeologiko eta industrialen artean desberdinduko dugu. Gehienetan herri bakar bati lotuak, aurreko aurkibidearen bitartez kontsulta daitezke. Halere, beste modu autonomo batean aurkeztu nahi izan ditugu, erabiltzaileak aldera eta goza ditzan.

Eremu, haran edo ibilbideak

Bil itzazu herriak eta paisaia

Azken aurkibide honek herriak eta paisai kulturalak bi modutara sailkatzea ahalbidetzen digu. Lehenengo taldea, modu egonkorrean, eremuka (haran, eskualde, merindade, zendea…) edo ibilbideka (mendiarte, Done Jakue bidea …)  egiten da. Talde hauetan herri, adierazpen eta hauei lotutako testigantza guztiak ageri dira. Bigarren taldea, aldiz, askea da eta ikertzaileen interesguneei erantzuten die ( eremuen alderaketak, paisai kulturalen ikerketak), irakasleak ( irteera kultural edo ibilbide birtualen diseinua), turistak (ibilbide turistikoak) eta erabiltzaileak orokorrean. Bereziki interesgarria izango da Nafarroako Salinas bezalako paisai kulturalen taldekatzea ( eta, beraz, alderatzea).

 

Denominación Tipo de localización
Adiós Localidad
Adoáin Localidad
Agorreta Localidad
Aguilar de Codés Localidad
Aguinaga Localidad

Orriak