NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

KOMaren kultur adierazpenak

Jarraian aurkituko duzun aurkibide orokorraren bitartez kultur adierazpenen dokumentazio-fitxetara sar zaitezke.
Nahiago izenez gero, dagokien ikonoa sakatuta, arloka antolatuta ikus ditzakezu.

Gure dokumentazio-gunean testigantzak eta adierazpenak edo kultur jardunaldiak bereizten ditugu. Kultur Ondare Materiagabearen kultur adierazpenak kultura paisaia biziekin lotuta daude eta banaezina diren dimentsio ukiezin zentralak edo modularrak eta dimentsio materiadunak osatzen dute.  Kultura Ondaren Materiagabeak batez ere ondare entografikoari erreferentzia egiten dio, zeinetan dimentsio materiaduna eta materiagabea banaezinak diren. Beraz, ondare integratu baten dimentsio banaezina baino ez da, hori bai, dimentsio materialaren ulermena, esanahia, balioa eta testuingurua berritu duena. Hortaz, Kultur Ondare Materiagabea burutara datorkigunean, kultur adierazpenen dimentsio materiagabea beste kultur alor batzuetan baino nabarmenagoak edo indartsuagoak diren alorrez ari gara.