NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Laguntzaileak

 

A) Euskokultur Fundazioa eta  Labrit Patrimonio: Nafarroa eta Nafarroa Behereko ohiturako oroimena 

Euskokulturrekin egindako hitzarmenak Nafarroa eta Nafarroa Behereko euskal hiztunen inguruneko ohiturazko oroimenaren biltze sistematikoa ahalbidetu zuen.

 

Geroago, lan hau burutzeko eta Nafarroako herri guztietara zabaltzeko, Labrit Multimedia fundatu zen, zeinak zeregin hau gauzatu baitzuen eta zeinarenakin elkarlan hitzarmena dagoen. 

 

B) Ortzadar Euskal Folklore Taldea: Dantza tradizionalaren Atlasa

Ortzadar taldearen elkarlanari esker Dantza tradizionalaren Atlasa garatu ahal izan da Nafarroan, gure dokumentazio zentroan integratua.

C) Nafarroako Gobernuko Kultur Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP)  sinatutako hitzarmena

Nafarroako Pralamentuaren instantziatzat eta aho batez onartutako mozio baten ostean, 2010.urte bukaeran sinatu zen, sei urteko iraupena izango zuena. 2011n dirulaguntza izan zuen. Museo Etnologikoaren dokumentazio serie bikainaren eta Pyrene editorearen txertatzea ahalbidetu zuen, Eugenio Monesmaren gidaritzapean.

D) Euskarabidearekin hitzarmena bien dokumentazio zentroen fondoak erakutsi ahal izateko

Nafarroa eta Nafarroa Behereko herriak

Oroimen tradizionalaren biltze sistematikoak hainbat herri entitarekin hitzarmenak ahalbidetu du. Herri bakoitzaren orrialde bat sortzea, nahiz eta txikia izan, eta bertan ondarearen inguruko informazio aipagarriena biltzea da Dokumentazio zentroaren xedetako bat.

Nafarroa eta Nafarroa Behereko kultur tradizionalaren instituzio, elkarte eta ikertzaileak

Dokumentazio zentroarekin eta Katedrarekin elkarlanean dabiltzan instituzio eta elkarte kulturalen zerrenda luzea da. Gogora ekar ditzagun Nafarroako Unesco Zentroa, Aintzinako, Institut Culturel Basque – EKE, besteak beste. OKIren inguruko ikertzaile ugarik beren materialak eman dizkiote dokumentazio zentroari. 

Dokumentazio zentroaren erabiltzaile eta bolondres komunitatea

Teknologia berriei esker, erabiltzaile komunitatea bolondres eta kolaboratzaile komunitate bihurtu da. Zure laguntza behar dugu. Dokumentazio zentroaren lanketan kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Egin zaitez gure komunitatearen kide!