NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Maistra. Kaxetan

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Bizitza istorioak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Gutxi gorabeherako data:
    2007
  • Bideoaren kokapena:
    Leitza
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Irurtia Lizarraga, Gloria

Magisteritza amaitu gabe hasi zen klaseak ematen “kaxetan”. Ikuskariak euskaraz ez hitz egiteko esaten zion. Sei urterekin hasten ziren eskolara joaten umeak eta euskara besterik ez zekiten. 1965. urtean herrira etorri ziren eskola-kontzentrazioa egin baitzuten. Kaxetan ematen zituzten irakasgaiak aipatzen ditu; arratsaldetan, errosarioa errezatu ostean, neskei laborea ematen zieten eta mutilei marrazketa eta eskulanak.