NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

OKIren testigantza eta adierazpen kulturalak

Ondare kulturala definitu dezakegu eraikuntza sozial eta mental bat bezala zeinak “talde jakin batzuen jabetza sinbolikoaren parte den  eta identitate indibidual eta kolektiboaren prozesuak ere ahalbidetzen dituen eta testuinguruaren karakterizazioan lagundu duen kultura baten jabetza eta balore multzo bat da”.

Gure dokumentazio zentroan, testigantza eta adierazpen edo ekitaldi kulturalak desberdintzen ditugu. Lehenengoak adierazpen kultural zuzen eta biziak inbentariatu eta dokumentatu ahal izateko iturriak dira. Oroimen kolektiboaren testigantzez ( gehienak ahozko tradiziotik datozenak, baina oinarri anitzetan erregistratuak) eta galdutako edo ia galdutako adierazpenen inguruko testigantzak ( bere azkeneko garraiatzaileen oroimenetan bizi direnak, azken bizi maila bezala).

Ondarearen natura holistikoa eta banaezina

Ondareak natura holistiko edo integratua du, ondare naturala eta kulturala elkarerlazionatzen baititu. Ondare Kultural Inmaterialak ondare etnografikoari egiten dio erreferentzia gehien bat, non dimentsio material eta inmateriala bananezinak diren. Ez da, beraz, ondare integratuaren dimentsio bananezina,dimentsio materialaren ulermena berritu duena esanahi, balore eta testuingurua emanez.

Ondare kultural inmaterialaren arloak: ondare biziduna

Beraz, Ondare Kultural Inmaterialaz mintzatzen garenean, errealitatean bizirik dauden adierazpen kulturalen dimentsio inmateriala besteetan baino nabarmenagoa den  kultura arloei erreferentzia egiten diegu. Gure dokumentazio zentroak sailkapen bikoitza hartzen du barne:  UNESCOk 2003ko Konbentzioan definitutako bostak; eta Plan Nazionalak aurrekoetan oinarrituz zehaztutako zazpiak. Zortzigarren bat gaineratu diogu, oroimena, zeina bi sailkapenetan modu transbersalean figuratzen baitzuen.

GURE WEBeko ARLOAK UNESCOREN ARLOAK
Produkzio ariketen inguruko ezagutza tradizionalak: prozesuak eta teknikak (Ezagutza tradizionalak)

Unibertso eta naturarekin erlazionatutako ezagutza eta erabilerak.

Artisautza teknika tradizionalak.

Usteak, festa erritualak eta beste praktika zeremonialak (Usteak eta errituak). Erabilera sozialak, erritualak eta festa ekitaldiak.
Ahozko tradizioa eta berezitasun linguistikoak (Hizkuntzak eta literatura). Ahozko tradizio eta adierazpenak, hizkuntza ondare Kultural Inmaterialaren ibilgailu bezala.
Errepresentazioak, eszenifikazioak, joku eta kirol tradizionalak (Ikuskizunak, kirolak eta jokuak). Erakustaldiaren artea.
Soinu eta musika adierazpenak (Musika). Erakustaldiaren artea.
Elikadura moduak (Gastronomia). Unibertso eta naturarekin erlazionatutako ezagutza eta erabilerak.
Artisautza teknika tradizionalak.
Erabilera sozialak, erritualak eta festa ekitaldiak.
Gizarteratze kolektiborako moduak eta antolakuntzak (Antolakuntza tradizionalak). Erabilera sozialak, erritualak eta festa ekitaldiak.
Oroimen kolektiboa eta bizitzako istorioak (Memoria). Ahozko tradizio eta adierazpenak, hizkuntza ondare Kultural Inmaterialaren ibilgailu bezala.