Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Bilatzaile

Saia zaitez gure oinarrian bilatzen. Esan zein hitz bilatu nahi duzun.


BILATZAILE AURRERATUA

Berriak


Date de baja del boletín

2014-10-30
Jardunaldia ondare hezkuntzari buruz. Ondare Ez materialaren Katedra - Ortzadar
Jardunaldia ondare hezkuntzari buruz. NUPeko Ondare Ez materialaren Katedrak eta Ortzadar taldeak ondare hezkuntzari buruzko jardunaldi bat egin dute

Topaketa urriaren 22an egin zen Iturramako Civivoxen, eta helburuak eta katedrak egindako lanak aurkeztu ziren

Patxi Salaberri.

Patxi Salaberri.


Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboa Katedrak eta Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak kultura-ondare ez materialaren esparruko ondare hezkuntzari buruzko jardunaldi zientifiko bat antolatu zuten urriaren 22an. Topaketa hori Folklore eta Kultura Tradizionalari buruzko XXX. jardunaldien barruan egin zen Iturramako Civivoxeko hitzaldi-aretoan. Katedrak bere sorreratik egindako lanak aurkeztu ziren, eta Olaia Fontal ondare hezkuntzako espezialistak eta Hezkuntzaren Behatokiko zuzendariak eman zuen hitzaldi nagusia. Jardunaldiaren programa osoa NUPeko web-orrialdean dago ikusgai.

Jardunaldiaren izenburua “Educación patrimonial en los ámbitos del Patrimonio Cultural Inmaterial / Kultura ondare ez-materialaren esparruetako hezkuntza” izan da, eta hiru parte izan zituen. Lehen partean, Patxi Salaberri Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboaren Katedraren zuzendariak eta NUPeko Euskal Filologiako katedradunak erakundearen helburuak, antolaketa, lankidetza hitzarmenak eta helburuak aurkeztu zituen. Erakundea aurtengo urtarrilean sortu zen "La Caixa" fundazioaren babesarekin.
Lan horiek NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailaren Hizkuntzalaritzako ikerketa Taldearen koordinazioarekin egin dira. Zehazki, dokumentazio-zentroaren teknologia hobetzeko lanak egiten ari da katedra NUPeko Automatika eta Konputazio Saileko GIARA ikerketa taldearen laguntzari esker.

Jardunaldi zientifikoaren hitzaldi nagusia Olaia Fontal Merillas ondare hezkuntzako espezialistak eman zuen. Valladolideko Unibertsitateko irakaslea da eta Hezkuntza Behatokiaren zuzendaria. Fontal irakasleak Hezkuntza eta Ondarearen Plan Nazionala bultzatu du berriki. Proiektuaren zuzendarikidea ere bada.


Nafarroako dantza tradizionalaren atlasa


Karlos Irujo NUPeko Antropologia irakasleak eta Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideak Nafarroako dantza tradizionalen identifikazio eta dokumentazio fitxak egiteko lanetan egin diren aurrerapenak aurkeztu zituen gero. Proiektu horrek, Nafarroako dantza tradizionalaren Atlasak, katedraren laguntza izan du, eta errealitate bat da. Txema Hidalgo Kaparek ere “Nafar Aire Zaharretan: viejas canciones vascas de Navarra” liburua aurkeztu zuen. Nafarroako euskal abestien bilduma sistematiko bat da. Bigarren parte horretan, azkenik, Mikel Ozkoidi Iturrama BHIko irakasleak Gogoan proiektua "Ahozko iturriak baliabide didaktiko gisa. Las fuentes orales como recurso didáctico” aurkeztu zuen. Proposamen didaktiko interesgarri bat da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasgelan lantzeko.

Jardunaldi zientifikoaren azken partean, Alfredo Asiáin NUPeko Hizkuntzaren Didaktikako irakasleak katedraren parte-hartzearekin egindako hiru unitate didaktiko egiteko prozesua aurkeztu zuen. Unitate didaktikoak hizkuntzen irakaskuntzari, haurrentzako abesti tradizionalei eta dantza tradizionalaren hastapenei buruzkoak dira. Juanjo Zubiri Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailaren zuzendariak abestiei buruzko unitatea azaldu zuten. Bestalde, Amaia Azkarate gauza bera egin zuen dantzaren didaktika aztertzen duen unitatearekin.

Saioaren epilogo gisa, urriaren 23an, Olaia Fontal irakaslea irakasleekin bildu zen NUPeko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko batzar-aretoan. 11:30ean egin zen eta ondare hezkuntzari eta orain dela gutxi onetsi den Hezkuntzaren eta Ondarearen Plan Nazionalari buruzkoa izan zen. 
 

<< Volver al listado

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da laCaixa Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan