Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Bilatzaile

Saia zaitez gure oinarrian bilatzen. Esan zein hitz bilatu nahi duzun.


BILATZAILE AURRERATUA

Berriak


Date de baja del boletín

2014-09-24
Manuel Sarobe funtsa digitalizatzen ari da Nafarrako Ondare Ez-Materialeko Artxiboa
Nafarroako Ondare Ez-Materialeko Artxiboak 50 ordu grabazio eta 15.000 argazki digitalizatu ditu jada Manuel Sarobe Funtsatik.
Nafarroako Ondare Ez-Materialeko Artxiboa Manuel Sarobe izeneko funtsaren gordailua da eta funtsa horretan biltzen diren balio ezin handiagoko hainbat bildumarena. Lehenbizi, argazki-bilduma zoragarri bat, balio etnografiko handiko hainbat eta hainbat gertaera jasotzen dituena (erromeriak, aurorak, herri-festak...) Manuel Sarobe ikerlariak bikain antolaturik eta dataturik zeukana, toki horietan guztietan ibili eta gero. Jada desagertu den Nafarroa baten ikono-lekukoak. Bigarren lekuan, aurreko bildumaren parean dagoen tradiziozko kantu erlijiosoen bilduma garrantzisu bat, argazkiek erakusten dizkiguten peregrinazio eta erromerietako tokietara oso loturik dagoena. Eta, azkenik, errezeten errepertorio eta hiztegi zabal bat.
Lehenengo fase batean Artxiboak jada digitalizatu ditu 50 ordu grabazio eta ia 15.000 argazki, aipatutako gertaerak biltzen dituztenak. Gainera, esku artean ditugu ikerlariaren lan koadernoak, eta behin Artxiboko lan-taldeak ongi aztertu eta gero, horietako batzuen digitalizazioari ekinen zaio. Bigarren fase batean elkartu nahi dira inguru bakar batean gertaera zehaitz bati dagozkion irudiak, soinuak eta letrak, Artxiboko erabiltzaileak eskura eta antolatuak izan ditzan Nafarroako Ondare Ez-Materialeko agerpen hauek. Manuel Sarobe

<< Volver al listado

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da laCaixa Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan