Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Bilatzaile

Saia zaitez gure oinarrian bilatzen. Esan zein hitz bilatu nahi duzun.


BILATZAILE AURRERATUA

Berriak

Berriak

Berriemaileak

Informatzaileak eta agenteen sareak eremuka: transmisioa

OKEMaren transmititzeko modua belaunaldi artekoa da, baina ez du beti berdin funtzionatzen, eta ez dauka beti hauskortasun bera. Oro har, hainbat aukera bereizi beharko genituzke, hasi transmisio kolektibotik eta buka transmisio pertsonal eta iniziatikoago batean (pertsona-pertsona o maisua-aprendiza).

Peña El Espejo de Lerín en 1960: agente cultural colectivoKolektiboaren mutur batean talde edo agente kultural kolektiboek burutzen dute transmisioa (ongi definitutako adin handiagoko belaunaldiak, dantzari taldeak, ermandadeak, kofradiak...). Barne antolamendua aski arautua edo definitua izaten dute eta nahiko ikusgarriak izaten dira. OKEMaren esparru zehaztuetan, gertaera kultural asko (jai-errituak, antzezpenak eta eszenaratzeak, soziabilitate moduak, adibidez) tipologia honetakoak dira. Nafarroako OKEMaren zaintza lantzeko beharrezkoa da agente kultural hauen sarea sortzea. Tokiko eta Herrialde- administrazioek, gure ustez, artikulatu beharko lukete harrera bulego bat kolektibo guzti hauentzat, batzuetan amateurismotik haratago daudenak eta semiprofesionalizatzera bidean. Haien hauskortasuna, gure ustez, txikiagoa da.

Tarteko gradu batean informatzaile kolektiboak daude (definitu gabeko adin handiagoko belaunaldi taldeak, ezkonduena edo emakumeena bezalako talde sozialak, etab.; familia taldeak eta abar luze bat). Ez dute hain antolamendu arautua, agente kultural kolektiboekin konparatuta, eta haien kokapena zailagoa daEsparru itxiagoetan, familiako eremu sozialetan, mugitzen dira (ahozko tradizioaren esparrua, elikaduraren formak, esate baterako). Afizionatuak dira beti. Haien hauskortasuna altua. 

María Asunción Pérez (Beire) interpretando una canción: informante individualMutur indibidualenean, informatzaile indibidualekin egiten dugu topo. Haien bizi-historia eta memoriaren bidez, ondare ez-materialaren eramaileak diren pertsonak dira. Horiek aurkitzea zaila ere bada,  eta transmisio esparru itxietan mugitzen dira (artisautza, esate baterako), eta belaunaldien arteko transmisio ereduak pertsonaz pertsonakoak dira. Une batzuetan, transmisioa iniziatikoa izan daiteke (maisua-aprendiza edo neofitoa) eta are sekretua ere, gutxi gorabehera. Hauskortasuna oso altua da.

 

Protagonismoa

Artxiboko benetako protagonistak dira, bizirik dauden giza altxorrak, UNESCOren hitzetan. Haien abegikortasunari eta jakintzari zor diegu bildu ditugun testigantza guztiei darien ezagutza eta baloreak. Gure aurkibide alfabetikoan aurkituko dituzu haien izen-deiturak, horietako bakoitzarekin elkarrizketa etnografiko presentziala egin eta gero burutu duguna. Bihoakie gure esker ona agente eta informatzaile guztiei (kolektiboak zein indibidualak) parte hartu izanagatik eta baimendu izanagatik haien ekarpenak editatu eta hedatzea. 

Bilatu zuzenki berriemailea:

BILATU

Nahi baduzu ikus dezakezu alfabetikoki antolatutako orrialde ezarritako zerrenda.

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da laCaixa Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan