Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Testigantzak, hedapena eta aplikazioak

Zer da ondare kultural ez-materiala?

UNESCOk horrela definitu izan du ondare kultural ez-materiala orain arte:
  

Transmisión intergeneracional"Kultura tradizionala eta herritarra erkidego kultural batengandik isurtzen den sorkuntzen multzoa da, tradizioan oinarriturik dagoena, talde batek edo indibiduo batzuek adierazita, eta erkidegoak dituen igurikimenei nabarmen erantzuten diena, erkidegoak berea duen nortasun kulturalaren eta sozialaren adierazpenari dagokionez; arauak eta baloreak ahoz transmititzen dira, imitazioz edo beste era batzuen bidez. Haren adierazpenak, besteak beste, hauek dira: hizkuntza, literatura, musika, dantza, jokoak, mitologia, errituak, ohiturak, artisautza, arkitektura eta beste arte batzuk".

32. Bilkuratik aurrera (2003ko urria) "Ondare kultural ez-materiala"ren kontzeptua gehiago zehazten du eta horrela definitzen du:  

"erkidegoek, taldeek... beren ondare kulturalaren osagaitzat hartzen dituzten erabilerak, irudikapenak, adierazpideak, ezagutzak eta teknikak".

Ondare Kultural Ez-materialaren Babeserako Plan Nazionalak (2011)‏, azkenik, era honetan definitzen du:

"Bizirik dagoen edozein adierazpen kulturala, konpartitutako esanahi kolektiboekin loturik dagoena, eta erroak erkidego batean dituena".

Eta hori definitzeko oso garrantzitsuak diren hainbat ezaugarri ezartzen ditu:

  • Indibiduo eta erkidegoengan barneraturik dago, haien nortasunaren zati bat bezala
  • Kolektibitate bateko kideek konpartitu egiten dute
  • Bizirik dago eta dinamikoa da
  • Transmititua da eta birsortua
  • Normalean, haurtzarotik transmititu egiten da
  • Erkidegoak tradizionalki babestu egiten du
  • Memoria kolektibo biziaren zatia da, sozialki eraikitako errealitate bat bezala
  • Bizipen bat bezala sentitu egiten da
  • Kulturaren dimentsio materialarekin konektaturik dago
  • Normalean, denbora eta marko berezi baten testuinguruan ematen da
  • Orainean garatu eta bizi izaten da.
  • Biografia indibidualari zein kolektiboari dagokio
  • Bizitzeko eretan inbrikaturik dago
  • Ez du kopiarik onartzen
  • Erritualizaturik dago
  • Esperientzia bat da zentzumenen ikuspegitik
  • Gizarte-ordenean ondorio leheneratzailea dauka
  • Kaltebera da

 

 

Ondarearen izaera zatiezina.

Mapa de recopilación 2012Duela urte asko ikusi zen beharrezkoa zela ondare naturala eta ondare kulturalaren arteko elkarrekintza. Honetan gehien lagundu duen kontzeptua paisaia kulturalarena izan da, bere baitan biltzen baitu kulturaren ikuskera antropologikoago bat (kulturen ekologia) eta kultura ikusten duelako aldaketa eta bilakaera bezala.

Premisa hauetatik abiaturik, ondareak  - eta kulturak oro har - ikuspegi kosifikatuak, monumentalistak eta elitistak gainditzen dituen bide berri bat hartu du, eta gertaera kulturaletarako hurbilpen holistikoa bilatzen da.

Ondare kulturala horrela definitzen badugu: "Kultura baten ondasunen eta baloreen aukeraketa, zeinak hainbat talderen jabego sinbolikoaren zein errealaren parte diren, zeinek identifikazio indibidual zein kolektiboaren prozesuak ahalbidetzen dituzten eta zeinek testuinguru baten ezaugarritzea laguntzen duten", berretsi beharko da, hasteko, ondare kulturalaren zatiezintasuna. Inbentario isolatuen aurrean,(ondare historiko-artistikoa, hizkuntzazko, dokumentala, bibliografikoa, etnografikoa, musikala...), eraikuntza integratu bat sustatu behar dugu, ondare kulturala eraikuntza sozial eta mental bat delako, memoriaren, identitatearen (edo identifikazioa, nahiz eta oso zatikatua eta aldakorra izan) oinarria izateko balio duena eta aniztasunaren kudeatzeko ere balio duena. 

Hain zuzen ere, Ondare kultural ez-materiala ondare integratu baten dimentsio bat da, zeinak, azkenean, gainditu egin dituen oso artifiziosoak ziren oposizioak (herritarra/jasoa, ahozkoa/idatzia...) eta zeinak berritu egin duen dimentsio materialaren ulermena; esanahia, balorea eta testuingurua emanez.

Haren izaera ebolutiboak eta aldakorrak gertakari kulturalerako eta artistikorako hurbilpen orokorrean berritzapen bat ere sortu du, edozein giza-agerpenetan dagoen ezinukituzkoa askoz ere gehiago baloratuz, nahiz eta ez-materiala den guztia ez den beti ondarezkoa.

Halaber, ondare etnografikoarekin erlazionatu da, baina ez dugu uste bata bestearekin erabat truka daitekeenik. Hala da, eta nahiz eta etnografikoarekin hainbat ezaugarri konpartitzen dituen (oso zabala izatea, alderdi materialak eta ez-materialak, bizia eta dinamikoa, ez da hain estimatua...), honek bere baitan biltzen ditu "tradizio jasotik eta tradizio handitik" (liturgiak, festak...) datozen agerpenak, zeinak denboraren poderioz  gizartean errotu diren.

 

Zein alorretan nabarmentzen da gehiago?

Hainbat kultura esparrutan dimentsio ez-materiala nabarmenagoa da. UNESCOk ondorengoak adierazi zituen:

  1. Ahozko tradizioak eta adierazpenak, zeinetan hizkuntza den ondare kultural ez-materialaren bidea.
  2. Gizarte-tradizioak: erritualak, festa-ekitaldiak, gizarte-ekitaldiak...
  3. Artisautza teknikak eta naturarekin erlazionatutako erabilerak.

Plan Nazionalak (2011) gehiago definitu eta zehaztu du:

  1. Tradiziozko ezagutzak: jarduera produktiboak, prozedurak eta teknikak
  2. Sinesmenak, jai giroko errituak eta beste jarduera zeremonialak
  3. Ahozko tradizioa eta hizkuntza-berezitasunak
  4. Antzezpenak, eszenaratzeak, jolasak eta herri-kirolak
  5. Soinu eta musika agerpenak
  6. Elikatzeko moduak
  7. Gizarteratze kolektiboko moduak eta elkarteak

Aipatu planak hala dio berariaz:

"Ondare kultural ez-materialari dagozkion jarduera eta adierazpen kolektiboek badute konpartitutako zentzu bat, ingurune partikular batean landu egin izan diren ezagutza edo sinesmen zehatzetan islatzen dena, naturarekin eta historiarekin elkarreraginez, eta identitate eta jarraikortasun sentimendua txertatzen dutenak; aipatu Ondarearen iraunkortasunak eta bizitasunak laguntzen dute kultura aniztasunarekiko eta giza sormenarekiko begirunea sustatzen.

Jarduera eta adierazpen hauek elkarren artean erlazionaturik daude, eta bateragarriak dira bai Giza Eskubideak babesten dituzten nazioarteko tresnekin, bai erkidegoen arteko, taldeen eta indibiduoen arteko elkarrenganako begirunerako aginduekin ere, eta baita garapen iraunkorrarekin ere".

Bat gatoz erabat hitz hauekin eta baita Planak aintzat hartzen dituen 7 esparruekin. Hala ere, horietako bat bereizi egin behar dela uste dugu: memoria, planean zeharkako elementu bezala ageri dena eta agian lotuago egon litekeena bai ahozko tradizioaren esparruarekin eta hizkuntza berezitasunen esparruarekin.

OKEMen eramaile guztiek gogoan duten guztia ondare bizia da (bestela ondare dokumentala litzateke) eta euskarria konparaezina bezain ahula da, pertsona bera baita, gorpuztutako gogamena.

Horrela, ondare honek duen aparteko baloreaz eta duen konplexutasunaz erabat jabetzeko, kontutan hartu beharko lirateke, alde batetik, adierazpen kultural zuzenak eta biziak, eta bestetik, horiei buruzko memoria kolektiboaren testigantzak, eta baita ere galdu diren edo ia galdu diren adierazpenei buruzko testigantzak.

 

Informatzaile- eta agente-sareak eremuka: transmisioa eta gertakari kulturalen formak

Beste toki batean ikusi dugu (ikus "Informatzaileak eta kultura-agenteak" atala) ondare kultural ez-materialaren benetako eramaileak eta gordetzaileak direla bai talde edo agente kultural kolektiboak eta baita informatzaile kolektiboak eta indibidualak ere.

Gertaera kulturalen transmititzeko era ere anitza da. Lehenbizi bereiz ditzakegu, forma gauzatuak, zeinetan bai edukia eta baita forma ere belaunaldien artean transmititzen diren; aldakortasun txikiagoa duten adierazpenak dira eta izozteko edo fosiltzeko arriskua dute. Oso exijenteak dira eramaileen memoriari dagokionez.

Comportas para la vendimiaBigarren tokian, forma formalizatuak ditugu, hots, edukia eta zenbait ezaugarri formal belaunaldiz belaunaldiz transmititzen direnak. Aldaketa eta bilakaera-moldatze gehiago onartzen dute. Memoria exijentzia maila altua da.

Azkenik, forma askeak, ditugu, hots, edukia bakarrik transmititzen duten adierazpenak. Aldakortasuna oso altua da, eta memoria exijentzia besteetan baino askoz ere txikiagoa da. 

Sailkapen honetaz landa, eta OKEMaren izaera ebolutiboari, biziari eta aldakorrari erantzunez, tradiziozko formak eta forma berriak ere bereizten dira, hauek aurrekoen bilakabidea direnean. Horietako askok lotura dute hiri folklorea deitzen denarekin. Multzo  honek belaunaldien arteko izaera eta kultura aniztasuna ematen dio Artxiboari, benetako polifonia bat, ahotsena, kulturena eta hizkuntzena.

Euskarriei dagokienez, funtsa honetan honelakoak aurki daitezke: soinudun testigantzak eta adierazpenak, ikus-entzunezkoak, testuak eta grafikoak (gure landa-ikerketatik datozenak edota beste batzuen digitalizaziotik).

Gure helburuetako bat da forma guzti hauek biltzea, ikertzea, babestea eta hedatzea; Nafarroako eta Nafarroa Behereko ondare ez-materialaren sekulako harribitxiak direlako. Material etnoantropologiko guzti hauek aurkezteko unean lehenetsi dugu erabilera erraza eta atsegina, hedapena sustatuko duena. Hala ere, fitxetan, edizio kritikoari eta ikerketa zientifikoari ekin diegu.

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da laCaixa Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan