Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Proiektua

Proiektu honen helburua da Nafarroa Garaiko eta Nafarroa Behereko ondare ahozkoaren eta ez-materialaren artxibo multimedia, soinuduna, ikusentzunezkoa eta testuala egitea. 

UPNA

Nafarroako Unibersitate Publikoa

Artxibo hau jendearen eskura erabat paratu da eta doanekoa da, web hau delarik berau aurkeztako bidea. Bertan nabigatzeko eta kontsulta errazteko elkarren artean loturik dauden hiru aurkibide daude: fondo multimedia-herriak-informatzaileak. Ikerketa osoak, lan kolektiboak eta sistematikoak, bost fase ditu:

1. Fasea: Bilketa lana, digitalizazioa, sailkapena eta analisia. (6 urte).

2. Fasea: Soinudun eta ikusentzunezko adibideen hautaketa eta web orriaren diseinua gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez (lehenengo 2 urteetan)

3. Fasea: aurkibideak osatzea eta gida didaktikoaren argitarapena. (2 urte)

foto sala ordenadores

NUPeko platoa

4. Fasea: Hezkuntzarako, turismorako eta kulturarako erabilera zabaltzea Nafarroa Garaikorako eta Beherekorako proiektu interesgarrien bidez (2 urte)

5. Fasea: artxiboaren mantenua eta gaurkotzea.

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da laCaixa Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan