Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa

Bilatzaile

Saia zaitez gure oinarrian bilatzen. Esan zein hitz bilatu nahi duzun.


BILATZAILE AURRERATUA

Berriak

Babesleak

Logo de la UPNA

Logo de la UPNA

Nafarroako eta Nafarroa Behereko ondare ez-materiala biltzea, sailkatzea, argitaratzea eta ikertzea lan neketsu eta gaitza da. Prozesu zientifiko honek pertsona asko ukitzen ditu eta hainbat erakunderi esker garatu ahal izan da: Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere zerbitzuak eta azpiegiturak doan utzi ditu, eta baita hango irakasle askok  egin dituzten ikerketa sakonak ere, bereziki Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailekoenak.

Fundación la Caixa

2014tik aurrera, Fundación la Caixak proiektua babestu behar du, eta ez bakarrik proiektuaren garapena, baizik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailak bildu duen corpusa ikertzeko katedra sortuz. Haren laguntza ekonomikoa funtsezkoa da 2005. urtean hasitako lana gorenera eramateko.

Logo Gobierno de Navarra

Fundación la Caixak sustatzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren arteko Hitzarmena (22-12-2010), Nafarroako Ondare Kultural Ez-Materialaren zaintzan bi erakundeak konprometitzen dituen hitzarmena. Nahiz eta 2011n Nafarroako Gobernuak ekimen kultural hau diruz, zati batean, lagundu zuen, egoera ekonomikoak eragotzi du haren jarraipena. Dena den, Nafarroako Gobernuarekiko elkarlana gaur arte jarraitu du.

Azkenik, ezin dugu ahaztu, Caja Navarra Fundazioak finantzatu zituela ikerketa honen lehenbiziko kosteak eta Biko 2 enpresak burutu zuen haren garapen informatiko guztia 2009. urtera arte. Erakunde horrek finantzazioa "Zuk aukeratu. Zuk erabaki" proiektuaren bidez gauzatu zuen diru-laguntza, non bezeroek beraiek aukeratzen zuten zein proiektu babestu.

Hala ere, handia da egin gabe dagoen lana; asko dira ikertu beharreko herriak. Horregatik, proiektu honen zati baten finantzazioan parte hartzeko deia egiten dugu: enpresariak, udal-mankomunitateak, partzuergo turistikoak eta udalaz gaindiko beste edozein entitate publiko zein pribatu. Horiek guztiek etekina atera liokete espontsorizazio berritzaile bati herrien orrialdeak babestuz. Aipatu orrialdeetan presentzia korporatiboa izatez gain, hainbat kenketa fiskal lor daitezke.

Finantzatzaileen aurkibidea:

Nafarroako ondare ez-materialaren Artxiboa posible izan da laCaixa Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuari esker. Universidad Pública de NavarraFundacionCan