ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Etxeak eta desberdintasun ekonomikoak

  • Type of video:
  •       - Testimonio
  • Classification:
  •       - Memory about the near past
  •       - Life stories
  •       - Agriculture
  • Researcher / collaborator:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Location of the video:
    Arbizu
  • Type of informants:
    Individual
  • Informants in the video:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Video actors:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ETXEA, EXTREMADURA, LURSAIL, NEKAZARITZA
Arbizuko jendeak haien baserrien jabetza zuten. Extremaduratik etorri zirenak alokairuan bizi ziren, oro har. Arbizuko jendea ezkontzen zenean, etxe berri bat eraikitzen zuten edo kanpora joaten ziren bizitzera. Etxeen artean ez zegoen alde handirik. Hala ere, Mari Pazek gogoratzen du gurasoek “jo, horiek bai, nekazalgo handikoak” aipatzen zutela, eta beste zenbait komentario entzuten zituen etxean, hala nola, batzuek belar edo gari gehiago sartzen zutela etxean, edota patata eta babarrun gehiago saltzen zituztela. Etxe bakoitzak lursail txiki bat izaten zuen eta patatak edo babarrunak ereiten zituzten. Gerora, “partzelariak” (lursail-zatiketak) egin ziren.