- Español
- Euskara
- English
- Français
44 Ikatza
BASABURUA, OROKIETA, IKATZA, ORBELA, TXONDORRA
Ikatza txondorrak eginez lortzen zuten. Beatrizek txondorrak egiteko modua azaltzen du. Egur hesolak tente eta zirkulu bat sortzeko norabidean jartzen zituzten eta zirkuluaren barnera orbelak botatzen zituzten. Txondorrari sua emanda, ikatza ateratzen zen. Guztien artean elkar laguntzen zuten eta urtean 8 edo 12 txondor egiten ziren. Bi edo hiru ikatz-zaku gordetzen ziren etxean sukaldea pizteko eta soberan zutena saltzen zen.