- Español
- Euskara
- English
- Français
50 Garraioa
BASABURUA, OROKIETA, BIZIKLETA, OINEZ, AUTOBUSA
Autoa asmatu aurretik, oinez edo, bizikleta zutenak, bizikletaz ibiltzen ziren. Autobus bat egon zen eta “Ultzamarra” esaten zioten Ultzamaraino joaten zelako. Berueten lo egiten zuen autobus gidariak. Egunero joan-etortzen zen Iruñetik. Iruñera autobusez joan nahi bazuten, errepideko bidegurutzera jaitsi behar zuten baina, denborarekin, autobusa herrietan sartzen hasi zen. Orokietan asteazkenean sartzen zen, egun horretan erosketak egitera joaten ziren Orokietako herritarrak. Jauntsaratsen Sasturein denda ireki zuten.