- Español
- Euskara
- English
- Français
Aita zurgina. Lan prozesua
Bere aita karpintero ona zen. Altzariei argizaria eman eta distiratsu uzten zituen: ispilu bat bezala. Baina argizaria ongi eman behar zen eta lan handia ematen zuen. Aurretik, ordea, nogalina (kolorea) ematen zen. Argizaria hirutan ematen zen, idortu arte itxaron behar zen eta gero harraskatu. Hilabeteak ematen zituen prozesu osoa amaitu arte. Material onena: haritza, gaztaina eta intxaurra (batez ere azken hau)