- Español
- Euskara
- English
- Français
Arbolak botatzeko tenorea. Ilargia, itsasoa eta izerdia.
Noiz bota behar ziren zuhaitzak: arbola guztiek badute beren tenorea, batzuk behar dute ilbehera, beste batzuek ilgora eta beste batzuek ilberria. Itsasoak ere eragin handia du. Mareagora dagoelarik arbola tankera batean dago eta mareabeheran bestelakoan. Bere aitaren osaba karpinteroak aizkorarekin hozka egiten zion arbolari eta horren izerdiagatik ezagutzen omen zuen marea nola zegoen, orduan erabakitzen zuen zenbat denbora itxaron behar zuten botatzeko (hamar minutu, ordu bat...). Aizkora eta arpana erabiltzen ziren, besterik ez. Arbola batzuk izerdia dutenean bota behar dira, beste batzuk, berriz, ez.