ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

62 Eskola 2

  • Type of video:
  •       - Testimonio
  • Classification:
  •       - Memory about the near past
  •       - Life stories
  •       - Traditional institutions
  •       - Social uses and norms of conduct
  • Researcher / collaborator:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Location of the video:
    Orokieta
  • Type of informants:
    Individual
  • Informants in the video:
    Noain Insausti, Beatriz
  • Video actors:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

BASABURUA, OROKIETA, ESKOLA, NESKAK, MUTILAK, ERREZATU, IRAKURRI
Neskak eta mutilak eskolan bereizita esertzen ziren. 15 urteak bete arte joaten ziren eskolara, baina, askotan, etxean edo kanpoko lanean aitak edo amak laguntza behar bazuten, haien bila joaten ziren eskolara. Beatrizek dio bere kasuan, anairik ez zutenez, berak eta bere ahizpek ezin zuten egunero joan eskolara. Ikasten jarraitzen zuen umea orduan herritik kanpo joaten zen. Eskolan irakurketak egiten zituzten, Beatrizek “Amanecer” deituriko liburua gogoratzen du eta tarteka altuan irakurtzen zutela azaltzen du. Eskolatik ateratzeko Aitagurea errezatzen zuten beti, gero maistrarekin eskolatik elizara joaten ziren eta elizan maistrak Estación al Santísimo errezatzen zuen eta ikasleek erantzun egiten zuten. Ama birjinari errezatzen zioten errezo bat errezitatzen du Beatrizek. Berari irakurtzea eta matematikak gustatzen zitzaizkion eta, batzuetan, irakasleak patiorik gabe zigortzen zituela gogoratzen du.