- Español
- Euskara
- English
- Français
Guardiek anaia hil zuten. San Cristobaleko (Ezkabako) ihesaldia 1
Martintxeneko borda izeneko baserrian bizi ziren. San Cristobaletik (Ezkabatik) presoak eskapatu ziren, mendietatik ibiltzen ziren eta baserritan mantenua eskatzen zuten. Guardia Zibilak bidegurutze baten jarri ziren eta 13 urteko anaia eraman zuten esateko handik pasatzen zen jendean bertakoa zen ala ez. Guardiak gauerako mozkorrak omen zeuden eta emakume bat etorri zen esatera baserri batean sartu zirela presoak. Hara joan eta bere anaia hil zuten