- Español
- Euskara
- English
- Français
Janaria
Gosaltzeko kafesnea eta zenbait gizonek pattarra. Hamaiketakoan babak eta xingarra. Gerra garaian kafea falta zenez, garia tostatzen zuten. Bazkaltzeko alubiak, makarroiak eta denetarik. Haragia ere jaten zuten, haragitegia baitzegoen; animalia hiltzen zuten eta amaitu arte, zortzi egunez edo, haragia izaten zen. Ahuntza gatzatzen zuten udan jateko. Merendatzeko txistorra, kafesnea edo fruta-gozokia. Afaltzeko, zopa eta razionea (txistorra, xingarra edo arraultza); ondoren, esnea eta taloa.
Gastrononía