ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Festak


FESTAK, ETXALEKU, GARTZARON, BERUETE
Festa famatuak ziren (Etxalekukoak bezala); kanpoko jende asko etortzen zela eta, sabaian egin behar zuten lo. Etxalekuko festetara joaten zirenean, berriz, apezenean egiten zuten lo. Behin Lazkao Txiki izan zen Gartzarongo festetan, Latasa aizkolariari omenaldia egin ziotenean. Festetan zer egiten zuten azaltzen dute: bezperan afaria egiten zuten mutilek eta afaldu ondoren ronda egiten zen. Biharamunean denak, rondan, mezara joaten ziren, akordeoilaria barne, eta elizatik aterata berriz rondan plazaraino joaten ziren eta han soinu izaten zen bazkal ordura arte. Alkatearen etxera joaten ziren bazkaltzera eta ondoren etxez etxe ibiltzen ziren kafea eta kopa hartzen; gero bailea izaten zen plazan. Pilota partidak ere izaten ziren. Mugiroarra etortzen zen eta Beruetetik kamioi batean etortzen zen jendea festetara. Hiru eguneko festak ziren. Gaueko hiruretan jende guztia etxera joaten zen.

TRADICIONES FESTIVAS