ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Neska eta mutilen lanak


TRABAJOS, DIFERENCIAS ENTRE HOMBRES Y MUJERES, TRABAJAR EN FRANCIA, TRABAJO DE LAS MUJERES
Neska gazteak ezkondu baino lehen etxean egiten zuten lana. Handitzen zirenean senide bat geratzen zen etxean eta besteak bizia ateratzera joaten ziren: Neskak neskato, jostun, hoteletara, aberatsen etxera...joaten ziren. Mutilak mendira joaten ziren. Garai hartan hasi ziren Frantziara joaten. Urte guztirako joaten ziren inauterien ondoren. Gero kondizioak asko hobetu ziren. Orduan gurasoei entregatzen zitzaien diru guztia.