- Español
- Euskara
- English
- Français
Sorgin kontuak
HISTORIAS DE BRUJAS
Etxe txiki batean hiru neska zahar bizi ziren, beste etxeetarako lanean ibiltzen zirenak. Sorgin etxea zela esaten zuten. Emakume horiek Frantzia aldetik etorri ziren eta ez ziren elizara joaten. Garai hartan elizara joaten ez zirenak gaiztoak ziren. Bere amak esaten zuen emakume horietako bat oso ona eta langilea zela, baina ez zela elizara joaten beste baten gizonarekin bizi zelako. Gaztenak bikote izan ziren, baina garai hartan gurasoek prestatzen zituzten ezkontzak eta gizona beste batekin ezkondu zen. Handik urte batzuetara berriro elkartu eta Legasara bizitzera etorri ziren. Gero gizona hiltzean emakumea berriro joan zen. Horren ondoren hiru emakume horiek etorri ziren. Oso pobreak ziren eta herri guztiak ematen zizkieten puskak txerria hiltzean.