- Español
- Euskara
- English
- Français
Etxeko lanak
DIFERENCIAS ENTRE HOMBRES Y MUJERES, TRABAJO DE LAS MUJERES, TRABAJAR EN EL MONTE, HACER PAN
Orduko emakume nekazariek etxean eta kanpoan egiten zuten lana. Ezkontzen zirenean etxean egoten ziren lanean, ez ziren ia irteten. Gizonak askotan 9 hilabeterako joaten ziren mendira lanera eta emakumeak etxean bakarrik gelditzen ziren seme-alaba guztiekin. Seme edo alaba zaharrenak laguntzen zuen etxean. Gurasoak peon joaten ziren askotan lanera eta alaba zaharrenak zaintzen zituen umeak. Carmenek 13 urtetarako lixiba egiten zuen eta ogia egiten zuen labean, ama gaixo zegoelako.