ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Sunbilla eta Bertizarana


SUNBILLA, BERBINZANA, NARBARTE, DONEZTEBE
Sunbilla eta Bertizarana “Santesteban de Lerin”etik ateratzeko arrazoiak azaltzen ditu. Bertizaranak lau herri osatzen zuten orduan, Oieregi, Narbarte, Legasa eta Oteitza. Oteitza orain Doneztebeko auzoa da baina orduan administratiboki Bertizarana zen nahiz eta bertako San Salvatore eliza Doneztebeko elizaren menpe zegoen. Bertizarana ordurako kontzejua zen bere udalarekin eta berez bere nortasuna bazuen. Sunbilla “Hiri” edo “Villa” titulua lortu zuenean atera zen. Iturenek ere lortua zuen ordurako titulu hori baina ez zen atera.