- Español
- Euskara
- English
- Français
Zerrien bazka
ZERRIAK, ETXEA, AKETZA, HILTZEN
Zerriak etxerako izaten zituzten. Aketza Donamarian zegoen, hara eramaten zen zerrama oinez. Zerriek arto galdurrua, erremolatxa, pulpa, belarra eta, neguan, arbi egosia arto irinarekin nahasia. Urtebeteko zerriak hiltzen zituzten, azkenean arto pikorrak eta arto irina ematen zizkieten. Batzuek mendira (Lau Herritakora) eramaten zituzten zerriak gaztainen eta ezkurren garaian. Mendian iratze eta egurrekin kamaina egiten zuten gordetzeko; etxean kotxela bat zegoen eta erdi erdian tranpadera bat eta gainean iratze meta bat. Azpila egurrezkoa izaten zen