- Español
- Euskara
- English
- Français
Gerra 1
GERRA, SOLDADU, KAMIOIAK, MELERREKA, MEDIKUA
Gerra hasi zelarik zortzi urte zituen. Bere osaba Gasteizen zegoen soldadu eta “permisoarekin” etorria zen etxera; babak biltzen ari zirela, soldaduz betetako kamioiak ikusten hasi ziren; amak osabari koartelera itzuli beharko zuela esan zion eta kamioietako soldaduekin joan zen. Malerrekan mediku bat hil zuten, oso mediku ona zen pobreekin, bere amari bost duro utzi zizkion behin botikaren bat erosteko. Aurtizan hil zuten medikua eta beste bi gizon.