ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Erremedioak


Asuna egosi eta ura edan goizean baraurik odolaren garbitzeko; sofria negelaren kentzeko; katarro edota pulmonia zuenaren bizkarrean alkohola bota, erre eta edalontziak paratu gainean; teila gorrituak ohe azpian erreuma zutenean; ahuntz-korna belarra kalitxak kentzeko; bihotzekoa arintzeko basizainak zainean jarri; haurren zizare edo askarideen kontrako belarra hartzen zuten ilargi aldaketetan, baratxuriak lepoan soka batekin jarrita ere kentzen ziren. Zizare haundia kentzeko zer egiten zen azaltzen du baita ere. Tipula belarriko mina kentzeko. Pintzak kentzeko orratza pasatu. Begitako betorrak kentzeko eraztuna pasa. Zauriak sendatzeko hauskaldorra.