“Txuru” Otsagabian jaio zen, eta bertan bizi da. Lanbidez zurgina da, eta horretaz gain "bizitza osoa" darama herriko gauzetan parte hartzen: dantzanteekin (dantzatzen, geroago txikiei erakusten...); erraldoien konpartsan ere parte hartzen du, udaletxean zinegotzi moduan urte asko egon da (orain ere bai), Orhipean festaren antolakuntzan... hau da, nahiko mugitua herriko gauzetan!