ARCHIVE of the immaterial heritage of NAVARRE

Argia baserrian

  • Type of video:
  •       - Testimonio
  • Classification:
  •       - Memory about the near past
  • Researcher / collaborator:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Approximate date:
    2007
  • Location of the video:
    Leitza
  • Type of informants:
    Individual
  • Informants in the video:
    Labayen Urquiola, José Joaquín

Ezkondu zenean (1946an) oraindik ere ez zuten argirik baserrian. Sunbildar batekin hitz egin zuen, hark bere baserrian jarrita zuelako jada argia zentral txiki bat eginda. Teknikoak lekua ikusi eta neurtu ondoren, garesti aterako zitzaiela azaldu zien: 22.000 pezeta inguru. Aitak baietz esan zuen eta lanak egiten hasi ziren. Tuberiak jarri, harria atera eta xehatu depositoko paretak egiteko...Martxan jarri zuten egunean, afaria eskaini zieten lan egin zuten guztiei eta hurrengo egunean, igandean, auzoko jende guztia joan zen irratia entzutera. Jendea zoratuta zegoen irratia eta argiarekin.