- Español
- Euskara
- English
- Français
Aita perratzailea zen
Hamar urte zituela Andoainera joan zen perratzaile baten tailerrera, laguntzera eta lanbidea ikastera.
Urte askotan izan zen han. Leitzara itzuli zenean, perratokia paratu zuen. Lan asko izaten zuen, garai hartan mando asko zeudelako (menditik egurra ateratzeko erabiltzen baitzituzten) eta behi guztiak ere perratzen zirelako. Morroi bat zuen, etxean bizi zena, laguntzen eta ofizioa ikasten (bera Andoainen izan zen bezala). Beraiekin jaten zuen eta bere logela ere bazuen.