- Español
- Euskara
- English
- Français
24 Gaztainak
BASABURUA, OROKIETA, TXIMINIA
Gaztainak zartaginean erretzen zituzten. Beatrizek azaltzen du tximinia bat zeukatela eta hortik burdinazko kate bat gelditzen zen zintzilik, zartaginari heltzen ziona, hain zuzen ere. Gaztainen bila joaten ziren orduan, gaztainondoak “soildu”(astindu) eta erortzen ziren gaztainak jaso egiten zituzten. Hauek erretzeko, labanaz koska bat kentzen zitzaien “tiro fuertea” ekiditeko. Morkotsaz biltzen ziren gaztainak eta, ondoren, karroan herrira garraiatzen zituzten. Etxean gordetzeko iratzeaz estaltzen ziren. Larrainean eultzia egiten zuten, idiekin bueltak emanez.