- Español
- Euskara
- English
- Français
Nekazaritza eta nekazal produktuak
NEKAZARITZA, UDABERRIA, PATATA, ARTOA, BABARRUNA, UDAZKENA, ARBIA, GARIA, UDA, TXERRIA, BELARRA
Haurra zenean, arbizuar gehienak nekazariak ziren. Udaberrian, patata, babarrunak eta “maiza” (artoa) ereiten ziren, eta udazkenean, garia eta erremolatxa. Arbia ere ereiten zen, garia eta gero. Garia bildu ondoren, izpiak biltzen ibiltzen ziren eta Mari Pazi lan hau ez zitzaion batere gustatzen, min hartzen baitzuen. Udaran, txerrientzako kardabera belarra biltzen zuten eta Mari Paz oso gustura joaten zen honetara. Bildutako guztia autokontsumorako izaten zen.