ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Inguruko herrietako festak


Beste herrirako bidea zapata zaharrekin egiten zuten eta behin hara iritsita zapata berriak janzten zituzten. Beti oinez joaten ziren eta batzuetan letxeroaren kamioian bueltatzen ziren.

Festetan Leitzara, Gorritira, Lekunberrira eta Mugirora joaten ziren urtero. Noizbait ailegatu da Alliko eta Irurtzungo festetara.