- Español
- Euskara
- English
- Français
Trenbidea egin zenekoa
The video could not be loaded, either because the server or network failed or because the format is not supported.
Aitaren etxea kendu behar izan zuten trenbidea handik pasa behar zelako. Hamabost urte zituela hasi zen aita trenbidean lanean. Inguruetatik etorritako langileak apopilo zeuden herriko etxeetan; lan egiten ez zutenean, kartetan aritzen ohi ziren. Aita egurra mozten ibili zen Jorge ijitoarekin. Tunel handia egiteko larri ibili omen ziren. Aitaren etxean apopilo zegoen peoi gipuzkoar batek lan istripua izan zuen eta hil egin zen.