NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Inauteriak eta aitona eta amiña panpinen erretzea

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Iraganaren inguruko oroimena
  •       - Bizitza istorioak
  •       - Jai erakundeak
  •       - Giza jarreren erabilerak eta arauak
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Bideoaren kokapena:
    Arbizu
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Bideoko agenteak:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

INAUTERIAK, MOZORROAK, MUTILAK, EGURRA EMAN, APAIZAK, ESKOLA, NESKAK, ZAKUA, MAINDIREAK, BELDURRA, PANPINAK ERRE, DEBEKATU, FRANKISMOA, AITONA, AMONA, BALKOIA, OHITURA
Gazte garaian ere mozorrotzen ziren inauterietan, baina bakarrik mutikoak, egurra emateko helburuarekin. Egun horietan, bai apaizak eta bai eskolan ere, neskei etxera joateko lehentxeago ateratzen uzten zieten, gero mutilak janzten baitziren. Mutikoak astearte arratsaldean mozorrotzen ziren, zaku bat soinean ipiniz eta gizon helduak, astearte gauean eta igande gauean mozorrotzen ziren, maindire edo koltxa arin batzuekin. Neskak beldurtzea izaten zen helburu nagusia. Mari Pazek oso gutxi bizi izan zituen inauteriak. “Aitona eta amiñaren” panpinak erretzearen istorioa, inauteriak debekatu zituzten urteetatik dator. Ekintza hori egin zuen emakumea ezagutu zuen Mari Pazek eta berari entzunda jakin du, garai hartan, aitona baten eta “amiña” (amona) baten panpinak egin behar zituztela bururatu zitzaiela herriko batzuei eta panpinak emakume horren etxeko balkoitik beste baten etxeko balkoia arte jartzea erabaki zutela. Panpina horiek gora eta behera mugitzen ibili ziren eta, ondoren, erre egin zituzten. Denbora batez ez zuten gehiago egin baina, inauteriak berriz ospatzen hasi zirenean, ohitura hori berreskuratu zen.