- Español
- Euskara
- English
- Français
Ihauteak
Apezak ez zituen ihauteak maite eta ez zuten mozorrotzen uzten. Zortzi egun irauten zuten. Etxean taberna zuten; txekor bat hiltzen zuten. Puska biltzean ere aritzen ziren: arrautzak, urdaia, txistorra eta abar biltzen zituzten. Oiloak ere hiltzen zituzten ihautetan jateko. Huitzin, berriz, astokume bat hiltzen zuten jateko.