ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Janaria nola kontserbatu


Hozkailurik ez zutenez, bizpairu egunerako bakarrik eros zezaketen janaria; leiho ondoan edo hoztegian jartzen zuten. Lekak lehortzen zituzten: uretan erre, arpilera gainean jarri, soka batekin josi eta zintzilikatzen zituzten idortu arte; onddoekin (onddo beltza eta ziza horia) berdin egiten zuten (egosi gabe, uretan erre gabe).