NAFARROAKO ondare materiagabearen ARTXIBOA

Gerra hasi zenean

  • Bideo mota:
  •       - Testimonio
  • Sailkapena:
  •       - Urruneko iraganari buruzko oroimena
  • Ikertzailea / laguntzailea:
  •       - Patziku Eta Joxan Perurena
  • Gutxi gorabeherako data:
    2008
  • Bideoaren kokapena:
    Leitza
  • Informatzaile mota:
    Individual
  • Bideoko informatzaileak:
    Astibia Apezetxea, Erramun

Aitak kontatu zion, gerra hasi zenean, erreketeak etorri zirela Leitzara eta gazteak engainatu omen zituztela zera esanez: boluntario egiten baziren, ez zirela frentera joanen. Aitak kontatzen zion ere, bera kanalean lanean ari zela gerra hasi zenean eta tiroketa baten ondoren erreketeak hurbildu zitzaiela eta  Bizkai izeneko bat detenitua eraman zutela, baina ez zela inora iritsi; mendian bertan hil omen zuten.