AHOTSAREN ALDAGAIAK

Kontaketa-testu baten irakurketa adierazkorra praktikan jarri nahi badugu, ahotsaren aldagai hauek orain aipatuko ditugun lau pauso edo praktika hauetan banatuko ditugu.

3.1.Etenak, isiluneak, tonema-barietateak eta enfasiak

3.1. Etenak, isiluneak, tonema-barietateak eta enfasiak 3.2. Perpaus-motak 3.3.Intonazio, abiadura, intentsitate eta tonuak 3.4.Distantzia eta tentsioa kontatzerakoan  3.5. Tinbre-aldaketak

IRAKURKETA ADIERAZKORRA

0. ARGIBIDEAK    1. SARRERA   2.  HASIERAKO EKOIZPENA   3. AHOTSAREN ALDAGAIAK    4. AZKENEKO EKOIZPENA     5. HAUSNARKETA ETA AUTOEBALUAZIOA

Teoria

Zenbait eten testuak berak eskatzen duelako egiten dira (enumerazioak, tartekiak, puntuak...), baina beste asko testuari eman nahi zaion adierazkortasunari dagozkio.

Irakurketa adierazkorra, ia gehienetan, mantsoago egiten da eta tonema-barietate ugariago erabiltzen da, entzuleengan efektu berezi hori lortzeko eta ez asperrarazteko. Lotura-mota desberdinekin jokatzen da baita ere (goranzkoa, beheranzkoa eta suspentsezkoa) tonu bakarreko irakurketa ekiditeko; baina kontuan hartu behar da, oro har, adierazpen perpausak beheranzko tonuan bukatuko direla, galde perpausak goranzkoan, eta bukatu gabeko perpausak suspentsezkoan. Gezitxo batzuekin marka ditzakegu.

Gainera, irakurle batek etenaldiak eta isiluneak modu adierazkorrean erabil ditzake honako elementu hauek azpimarratzeko: hitzen bat, esaldiren bat edo kontaketaren zatiren bat.

 

  • Isiluneak eta etenaldi adierazkorrak edo enfatikoak ezarri;
  • testuari adierazkortasuna emateko, lotura-mota desberdinak erabili (alternantzia);
  • ahotsarekin hitzak hanpatu, etenaldiekin edo silabaka banatuz, behar izanez gero.

Identifikazioa

1. Praktika. Identifika itzazu hurrengo zatian agertzen diren etenak eta isiluneak. Horretarako  ikur hauek erabiliko ditugu:

- Etena laburra denean: I

- Etena luzea denean: II

 

Egin klik hemen ariketaren zuzenketa ikusteko

1. Ariketa

Hemen klikatu edo Txostenean egin

Ekoizpena

Orain eten eta isilune hauek zure narrazioan marka itzazu.

3.2. Perpaus-motak

3.1. Etenak, isiluneak, tonema-barietateak eta enfasiak 3.2. Perpaus-motak 3.3.Intonazio, abiadura, intentsitate eta tonuak 3.4.Distantzia eta tentsioa kontatzerakoan  3.5. Tinbre-aldaketak

IRAKURKETA ADIERAZKORRA

0. ARGIBIDEAK    1. SARRERA   2.  HASIERAKO EKOIZPENA   3. AHOTSAREN ALDAGAIAK    4. AZKENEKO EKOIZPENA     5. HAUSNARKETA ETA AUTOEBALUAZIOA

Teoria

Zein perpaus-mota den jakiteko, oro har, esaldieran bukaeran ahotsa igotzen den edo jaisten den begiratu behar izaten da. Adierazpen perpausetan (baiezkoetan edo ezezkoetan) beti jaitsi egiten da. Galde perpausetan, ordea, zertxobait igotzen(↑ ) da; galdetzaileren bat dagoenean, aldiz, jaitsi (↓) egiten da, eta zenbait kasutan, pixka bat igo.  

Alde honetatik, galde perpausen irakurketa dela eta, esan ahots gorako irakurketan egiten den hutsik arruntena eta ohikoena horixe dela hain zuzen ere: esaldiaren bukaerako tonua izugarri igotzea. Gainerako perpaus-motetan (harridurazkoetan, aginterazkoetan, desirazkoetan…) bukaeran jaitsi egiten da, eta beste aldagai batzuengatik bereizten dira perpaus-motak (tonu altu edo enfatikoa, bolumen handiagoa, etab.).

 

Gainera, irakurtzen dugunean beste hainbat gauza ere topa ditzakegu: bukatu gabeko esaldiak, pertsonaien zalantzak, irekiak gelditzen diren enumerazioak, ulertutzat ematen diren hitzak edo esaldiak, etab. Egoera hauetan denetan suspentsezko (→)  lotura erabiltzen da esaldiaren bukaeran.

 

Identifikazioa

2. Praktika. Juntadura identifikatu :

- Goraka

 

- Beheraka

 

- Suspentsiboa

2. Ariketa

Hemen klikatu edo Txostenean egin

Egin klik hemen ariketaren zuzenketa ikusteko

Ekoizpena

Orain identifikatu eta idatzi zure testuan perpaus-motaren araberako juntadurak. 

 

Gogoratu juntadura bat ezartzea aurreko ariketan markaturiko etenaldien ostean.

 

3.3.Intonazioa, abiadura, intentsitatea eta tonuak

3.1. Etenak, isiluneak, tonema-barietateak eta enfasiak 3.2. Perpaus-motak 3.3.Intonazio, abiadura, intentsitate eta tonuak 3.4.Distantzia eta tentsioa kontatzerakoan  3.5. Tinbre-aldaketak

IRAKURKETA ADIERAZKORRA

0. ARGIBIDEAK    1. SARRERA   2.  HASIERAKO EKOIZPENA   3. AHOTSAREN ALDAGAIAK    4. AZKENEKO EKOIZPENA     5. HAUSNARKETA ETA AUTOEBALUAZIOA

Abiadura aldatuz (azkarrago eta mantsoago, gure abiadura neutrotik abiatuz) eta intentsitate edo bolumen desberdinak erabiliz (altua edo baxua, irakurlearen tarteko batetik abiatuz) intonazio asko (tonema asko) lor daitezke, entzuleari emozio jakin bat transmititzeko. Irakurleak ahotsa erabil dezake zerbait hanpatzeko (tonu altua erabiliz) edo tartekiak txertatzeko (tonu baxua erabiliz).

 

Teoria

  • Ahotsaren abiadura eta intentsitatea (bolumena) aldatu emozio nagusia transmititzeko; hau garbikiro islatuko da elkarrizketetan erabilitako intonazioekin, zenbaitetan dramatizazioraino ere iritsiko baitira; aldiz, kontakizuneko zatietan, prosaren erritmoak eta edukiak “kutsatu” behar gaitu.

 

  • Norberaren tonu neutroan aldaketak egin, batez ere elkarrizketetan tonu altu enfatikoak erabiliz, eta kontaketa-zatietan zerbait azpimarratzeko modu bezala erabiliz.

Identifikazioa

3. Praktika

a) Kopiatu eta osatu ondorengo taula bideoa ikusi ahala.

Hemen klikatu edo Txostenean egin

Egin klik hemen ariketaren zuzenketa ikusteko

Identifikazioa

b) Taulan dituzun emozioetatik, identifikatu zeintzuk diren ondorengo bideoetan agertzen direnak. 

1. Bideoa

2. Bideoa

Egin klik hemen ariketaren zuzenketa ikusteko

3.b. Ariketa

Hemen klikatu edo Txostenean egin

Orain idatz itzazu zure testuaren alboetan bertan aurki daitezkeen emozioak.

Ekoizpena

3.4. Distantzia eta tentsioa kontatzerakoan

3.1. Etenak, isiluneak, tonema-barietateak eta enfasiak. 3.2. Perpaus-motak 3.3.Intonazio, abiadura, intentsitate eta tonuak 3.4.Distantzia eta tentsioa kontatzerakoan  3.5. Tinbre-aldaketak

IRAKURKETA ADIERAZKORRA

0. ARGIBIDEAK    1. SARRERA   2.  HASIERAKO EKOIZPENA   3. AHOTSAREN ALDAGAIAK    4. AZKENEKO EKOIZPENA     5. HAUSNARKETA ETA AUTOEBALUAZIOA

Irakurlearen inplikazio-maila neurtzen du irakurtzen ari den testuarekin. Bi ezaugarri hauek estuki lotuak daude, baina kontrako norabideetan: zenbat eta distantzia gehiago orduan eta tentsio gutxiago, eta alderantziz. Irakurketa adierazkorrean, distantziarik gehiena emanen litzaioke, adibidez, testu-zati bat modu ironikoan edota umoristikoan irakurtzean. Aldiz, distantzia gutxiago eta tentsio gehiago izanen luke, adibidez, suspentsezko zati bat irakurtzean, edo bukaera hurbil dagoen edo ekintza azkarrak adierazten diren zati bat irakurtzean.

 

Teoria

Zatiak inplikazio-maila
1. Audioa Bai (distantzia minimoa/tentsio maximoa)



 
2. Audioa Ez (distantzia maximoa/tentsio minimoa)

 
3. Audioa

 
4. Audioa

 
5. Audioa




 

Identifikazioa

4. Ariketa

Hemen klikatu edo Txostenean egin

Egin klik hemen ariketaren zuzenketa ikusteko

Orain idatz itzazu zure testuaren alboetan bertan aurki daitekeen inplikazio-maila. 

Ekoizpena

3.5. Tinbre-aldaketak

3.1. Etenak, isiluneak, tonema-barietateak eta enfasiak. 3.2. Perpaus-motak 3.3.Intonazio, abiadura, intentsitate eta tonuak 3.4.Distantzia eta tentsioa kontatzerakoan  3.5. Tinbre-aldaketak

IRAKURKETA ADIERAZKORRA

0. ARGIBIDEAK    1. SARRERA   2.  HASIERAKO EKOIZPENA   3. AHOTSAREN ALDAGAIAK    4. AZKENEKO EKOIZPENA     5. HAUSNARKETA ETA AUTOEBALUAZIOA

Hiztun bakoitza identifikatzen duen tasuna da tinbrea, bere ahotsa beste pertsona baten ahotsetik desberdintzen duena. Kontaketa-zatiak gehienetan tinbre normalarekin irakurriko dira, baina elkarrizketa-zatietan tinbrea alda daiteke pertsonaiak bereizteko. Oro har, entzuleek adin gehiago dutenean, tinbre-aldaketa hauek egitea ez da hain garrantzitsua izanen, edo ez dira hain nabarmenki egin beharko.

 

Teoria

Identifikazioa

Orain egokitu narratzailea eta pertsonaiak, beraien ezaugarriak kontuan hartuz.

Ekoizpena

ZORIONAK!

Ahotsaren aldagai hauek lantzen bukatu duzu.

Orain segi hasierako Aurkezpenera eta igo zure testu pribatua:

 

Niregelategia>Atazak>Markatutako testua

 

 

"Irakurketa adierazkorra" aurkezpenera itzultzeko egin klik hemen

WEBGRAFIA

  • Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedra   http://www.navarchivo.com/ 
  • Youtube.com (2018/10/16)
    • https://youtu.be/7sf_pccEx-g
    • https://youtu.be/m_GlmELp0qY
    • https://youtu.be/XKJFW4Ri_iE
    • https://youtu.be/uInmy4B_4lE