- Español
- Euskara
- English
- Français
Aitortzak
Dotrina galdetzen zien gazteei apaizak aitortza egin baino lehen. Zortzi egunean behin joan ohi ziren gazte zirenean, hamabostean behin beranduago, hilabetean behin gero, eta baita bi hilabetean behin ere. San Miguelen santutegira ere joaten ziren aitortza egitera, eta bidean zen leku batean harria botatzen zuten pasatzen zirenek.