- Español
- Euskara
- English
- Français
Azoka
FERIAS, DONEZTEBE, ELIZONDO, TREN
Donezteben eta Elizondon azoka egoten zen. Tren zuri bat zegoen Elizondora joateko. Larunbatean Narbarteko jendeak igandeko azokarako merkantzia eramaten zuten trenean, eta gero igandean beraiek joaten ziren saltzera. Gazteagoak zirenak Elizondora joaten ziren eta zaharragoak Doneztebera, gertuago zegoelako. Postuak lurreak jartzen zituzten ohial batekin. Salvadorren amak gazta eta tomateak saltzen zituen Donezteben. Elizondon Bildotsak ere saltzen ziren.