ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Errepublikarrak herrian


Bere aitak Argentinan ezagutu zuen Errepublika. Bailarako 16 lagun elkartzen ziren lokalean.

Norbaitek abisua eman zien eta kamioi bat etorri zen bailarako errepublikarrak fusilatzeko asmoz. Herriko erreketeen delegatuak kamioilariari esan omen zion: “hemen inor  hil behar balitz ni eraman  lehenbizikoa, hemen ez dago inor hiltzeko, joan etorri zareten tokitik”.