- Español
- Euskara
- English
- Français
Herriko armarria
ARMARRIA, KENDU, ARTXIBO
Hamarrendegiko armarria kendu eta berri bat egin zuten herrirako (gazta bat, labana, ogia eta bi ardo botila agertzen dira). Artxiboan ez dago armarriaren azalpenik, baina jendeak istorio bat kontatzen du horri buruz: Ezkurra eta Eratsun herriek beti borrokan ibiltzen ziren mugen gaietan; erabaki zuten herri bakoitzeko artzain zaharrenak bilduko zirela eta haien erabakia onartuko zutela; bilera luzea izanen zela pentsatuta, ogia, gazta eta ardoa eraman zuten. 70Eko hamarkadan armarri zaharra erabiltzen hasi ziren berriz eta hamar urteren buruan berriz ere aldatu zuten.