ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Igoan guardia zibilei debalde ematen zieten


GUARDIA ZIBILA, MISIOAK
Igoan guardia zibilei debalde ematen zieten, eta, horregatik, beti egoten ziren han. Gloriaren anaia taxilaria zen, eta haurrak eramaten zituen eskolara. Zortzi zeramazkien behin kotxean, eta guardia zibilak gelditu egin zuen. Handik aurrera denuntziak jarriko zituztela esan zioten. Hurrengo geratu zutenean “de usted” hitz egin zioten eta denuntziatu egin zuten. Anaia mindu egin zen, beti etxean zeudelako guardia zibilak, eta ezagunak zirelako. Misioak etortzen ziren Igoara, eta ezin ziren ostatuan egon. Maistruaren andreak hartu zituen. Zortzi bat egunez egon ziren misioak, eta gero faktura handia pasatu zuten. Beste behin faktura eraman zuen Gloriak eta maistruak esan zion gehiegi zela, eta Gloriak orduan gogorarazi zion haiek fraideak izan zituztenekoa. Diru kontuetan Gloriaren ama oso fina zen. Gehiago kobratzeko esaten zioten, baina ez zuen nahi izaten. Baina aise etortzen zen dirua Igoara orduan; gauza asko egin ziren herrian.