ARCHIVO del patrimonio inmaterial de NAVARRA

Iraganeko Arbizu, behien gorotzak eta etxeen izenak

  • Tipo de vídeo:
  •       - Testimonio
  • Clasificación:
  •       - Memoria sobre el pasado cercano
  •       - Historias de vida
  •       - Memoria gráfica
  • Investigador / colaborador:
  •       - LABRIT PATRIMONIO
  • Localización del vídeo:
    Arbizu
  • Tipo de informantes:
    Individual
  • Informantes del vídeo:
    Barandiaran Razkin, Mari Paz
  • Agentes del vídeo:
    Labrit Patrimonio / Labrit Ondarea

ETXEAREN DEITURAK, HERRIA, URA, ATEA, AMA, GARBIKETA, KALEAK
Lehengo antzik ez du herriak, dena asfaltatu gabe baitzegoen eta etxeen fatxadak ez zirelako hain politak, besteak beste. Gainera, behiak eta ardiak ibiltzen ziren kaleetan zehar. “Udsanaziar” esaten zuten, hau da, behiak ganbeletara joaten zirela “udsa” (ura) edatera eta, bidean zehar, kaka egiten joaten ziren. Denborarekin, gorotz horiek sikatzen zirenean, kaleetatik biltzen zituzten. Ohitura handia zegoen norberak bere ataria garbitzeko eta amak egunero garbitzen zuen goizeko zortzietan. Garai bateko Arbizu, gaur egungo karrika nagusia eta beste zenbait karrika batzuk besterik ez zen, gainontzekoa azken urteetan eraikia izan da. Etxe bakoitzak bere izena zuen, hala nola, “Juanaundina”, “Juanenekoa”, “Postiña” edota “Arbixonekoa”, besteak beste. “Lonbre etxea” bezala ezagutzen zen bere familiaren etxea.