- Español
- Euskara
- English
- Français
Liskarrak ideologia politiko ezberdinengatik 1
UDALA, PARTIDU POLITIKOAK, ALKATEA, ETXARRI ARANATZ, UFESA ENPRESA, EAJ, KANDIDATURA, POLITIKA
Alkate izan zen urte horietan jada bazeuden partidu politikoak, baina ez zen eztabaida handirik egon Arbizun. Etxarrin (Etxarri Aranatzen) ordea, une gogorrak bizi izan zituzten. Bereziki Ufesa enpresan jazo ziren gertakarien ondorioz baina baita, alkatearen anaia hil zutelako ere. Legealdia amaitu zenean, laurogeita hirugarren urtean, bi kandidatura sortu ziren eta EAJkoek alkatetzan jarraitzeko eskatu zioten Jesus Mariri, baina ezezkoa esan zien.