- Español
- Euskara
- English
- Français
Lixua
Arropa garbitzeko egin behar izaten zituzten lanak azaltzen ditu. Ur beroa eta errautsarekin egiten zuten lixua, ilunabarrean, gehienbat, eta hurrengo egunean Kanpitturrieta izeneko erreka bazterrera eramaten zituzten garbitutakoak. Han garbitzen zuten ardi ilea ere. Garbitzeko arropa gutxiago zegoenean labaderoan egiten zituzten lanak.