Arnegiko muga pasatu ahal izateko hainbat paper eta baimen behar zituzten. Iparralden fidatzailea (bermea) izan behar zuten baita ere. Donibane Garaziko albaitaria joaten zen ardiak ongi zeudela egiaztatzera, bere baimena ere behar baitzuten muga pasatzeko.