- Español
- Euskara
- English
- Français
Senarra albaitari
Libratu zutenean, senarra Rafaelek ez zekien zer egin eta nora joan. Azkenean, Errenteriara joan zen eta Albaitaritza ikasketak amaitu zituen. Uharte-Arakilen albaitero postu bat libre zegoen, baina “certificado de adhesión al movimiento” behar zuen; Leitzan ez zioten eman, baina bai Irurtzunen. Uharte-Arakilen, Hiriberrin eta Beran izan zen hainbat urtez lanean, Leitzako postua libre gelditu zen arte. Hona etorri zen eta ezkondu egin ziren.